Ur eta ibai guztietako irrati librea, parte-hartzailea, sortzailea, zabala, irekia, bustia, guztia eta gehiago izan gura dugu. Entzuleengandik hurbil egon gura dugu. Mikroak ahoz aho ibiltzea gura dugu. Eta nortzuk gara gu? Gura duen edonor gara gu. Gogoa duen edonork parte hartu dezake busti irratian. Tantatxo guztiak, tantatxo bustiak entzun gura ditugu.Tantaz tanta sortuko dugu olatua…
www.bustirratia.info
