astratiropop / astratiropunk deituko da laster busti irratian egiten hasiko garen irratsaioa. Laster diogu, badakigulako beti dela laster, eta horrek programa berehala hasteko zama kentzen digu bizkarretik.

Astratiropum izan zena Astratiropop bihurtu zuten zenbait gaztek 2005eko abenduaren 24tik aurrera, Astra arma-lantegia izan zena okupatu eta, batez ere, bertan lanean hasi zirenean. Ni ez nintzen gazte haien omenez programaren izena, beraz.

Baina ez da hori irratsaioaren izen bakarra izango. Punka eta popa nahiko hurbil dauden kontzeptu bi dira neure buruan (K records ezagutzen duen inori ez zaio bitxia egingo hori). Nire irudi punk-pop gogokoena Valerie Solanasena da, pistola eskuan, Andy Warhol-i tiro egitekotan dela. Eta King Mob-ek horren ostean egin zituen pintadak.

Irratsaioan gustatzen zaidan musikaz, komikiez, fanzineez, etab. hitz egingo dut. Ez dut uste programak egitura finkorik izango duenik. Eguneko gaiei egokituko diet egitura. Batzuetan kaotikoagoa, besteetan neurtuagoa.

Blog hau irratsaioaren osagarria izango da: programan aipatuko ditudan gaietanĀ  sakontzeko, irratsaioak entzungai jartzeko, programan lekurik ez duten gaiez hitz egiteko, etab.

Irudian, talde pop handi bat.